XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Lentxoagorarte, erlejiño ta Eleizearen inguru eta kerizpean biribildu ta antolatzen izan dau bere bizikera guztia.
Eta, itxura baten, beintzat, esan leikean magalpe orretan pozik eta zoriontsu bizi zala.
Baiña, gaur, abi ori itxi egin dau; ez dau nai iñoren morroitzapean egon.
Onen ondorioz, ateismo gordiña dator sartuez gizartearen giarune ta atal guztietara...
Sendi-bizitzatik Jainkoa botata daukagu.
Umetxo eta gazteen biotzetatik uxatzen diardugu.
Oitura ta jolas-mundua, moral-bideetan, beerago eziñean dago.
Giza mailla eta erakunde guztiak Jainko barik...
Orregaitik jatorku orren astun eta serio Eleizearen deia, abendu onetan.
Kristau onari dagokion lez, ardura andiz, gogo biziz, fedeari sutsu erantzunez, Jesusen jaiotza au gertau daigula eskatzen deusku.
Egunero-egunero, emon bear ditugu pausu batzuk Belenerantza.
Ain zoragarria da Belengo misterioa!
Jesus,
Zoragarria benetan!
Ebanjelioak, gizonaren bizitza, abendu luze baten antzera ikusten dau.
Argi agiri da au gaurko ebanjelioan.
San Paulok be, gure biotzak sendo ta garbi eukiteko esan deusku, Jesus gure Jauna bere santu guztiakaz etorri daitenerako.
Jesusen etorreraren zain egiten dogun itxaronaldi luze bat da gure bizitza au.
Orregaitik, beti zuur eta ernai egon bear dogu, noiz etorriko dan ez dakigu eta.
Beraz, gure elburua onetan jarri bear dogu: beti gerturik, Jesus datorrenerako.
Biotza beti prest Jesus bertan jaio dadin.